Akordeoi diatonikoak elkartu ditu Arrasateko eta Seu d'Urgell-eko soinujoleak

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko abe. 7a, 22:31

Poliki-poliki badoa aurrera Arrasate Hiria Akordeoi Jaialdia. Lehiaketa barruko audizioak dira erdigunea, baina jaialdiak bestelako topaketetarako aukera ere ematen du. Horren adibide da gaur iluntzean soinu txikiaren bueltan egindako emanaldia.

Emanaldi oso berezia izan da Kulturolako areto txikian, batez ere soinu txikia gustuko dutenendako. Elkarrekin egin dute saioa Arrasateko Trikitixa Eskolako ikasleek eta akordeoi lehiaketara Lleidako Seu d'Urgell-eko udal musika eskolatik etorritako taldeak.

Arrasateko trikitixa eskolako Maixa Lizarribar Seu d'Urgell-eko irakaslearekin harremanetan zen eta badira hilabete batzuk errepertorio berezia elkarrekin lantzen hasita zeudela, baina bi egunotan prestatu dute gaurko saioa elkarrekin soinujole guztiek batera. 

Kataluniarrak atzo heldu ziren Arrasatera; hamabost bat lagun dira eta Udalan daude ostatu hartuta. Lizarribarrek eman ditu azalpen gehiago: "La Seu d'Urgell-eko eskolan hiru akordeoi mota jotzen dituzte: kromatikoa, pianokoa eta diatonikoa. Azken hori gure soinu txikiaren oso antzerakoa da, nahiz eta tonua ez den berdina", esan du.

Lehiaketako audizio artean konpondu dira tartea aurkitu eta elkartzeko. Aurreko hilabeteetan prestatutako errepertorioa mamitu dute. Gaur iluntzean eskaini duten emanaldian ikusi da emaitza.

"Eskerrik asko zuen harreragatik", esan dute kataluniarrek.

 

Erlazionatuak

Akordeoi trukea, iruditan

Eneko Azurmendi Barrena abe 08 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak