Txartela online eskatu daiteke edo aurrez aurre, Gazteentzako Informazioko Bulegoan. Doakoa da, eta 6 urtetik beherako haurrak ardurapean dituzten
familia arrasatear guztiek eskuratu dezakete. Txikitxokoa erabiltzeko txartela eskatzeak, konpromiso batzuk eskatzen dituela azaldu du Udalak: "0-6 urte bitarteko haurrekin soilik sartzea, beti heldu batek lagunduta eta errespetuz jardutea gainontzeko erabiltzaileekin eta baita gunea zein materialarekin ere".
Bestalde, Udal Gobernua dagoeneko Txiki Txokoaren zerbitzua hobetzeko lanean ari da eta, epe laburrean, bertako ekipamendua berritzea aurreikusten du.
Gazteentzako Informazio Bulegoaren ordutegia:
- Goizez: astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00.
- Arratsaldez: astelehen eta ostegunetan: 16:00-19:00.