Euskadi Brass-ek '10 urte' diskoa aurkeztuko du JAME aretoan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko abe. 5a, 16:32

Euskadi Brass taldea. Irudia: Euskadi Brass.

Arrasate Musikalek antolatuta, abenduaren 14an, zapatua, egingo dute aurkezpena arratsaldeko zazpietan; doakoa izango da.

Hamar urte egin ditu Euskadi Brass taldeak, eta, urteurrena ospatzeko asmoz, 10 urte diskoa ondu du. Alberto Urretxo arrasatearra da, hain zuzen ere, taldearen zuzendari artistikoa. "Diskoa ez da musika bilduma bat soilik: Euskadi Brass taldearen ibilbidea eta euskal musikariaren komunitatean izan duen eragina jasotzen ditu; baita hezkuntza eta proiektu sozial baten oinarria ere, urteetan zehar gazteak, ikasleak eta hezitzaileak inspiratu eta bultzatu dituena". Haren arabera, proiektuak metalezko haize-instrumentuen inguruko "komunitate sendo bat sortzea erdietsi du Euskal Herrian", eta "ezinbesteko ardatz bilakatu dira formakuntza eta transmisioa".

Euskadi Brass taldearen jatorrira joz gero, gainera, Arrasatera jo behar dela azpimarratu du Urretxok, duela 30 urte, 1994an, Arrasate Musikalen sortutako Mondragon Brass taldea baitago oinarrian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak