Mondra&Roll jaialdian arituko diren lehen taldeak iragarri dituzte

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko abe. 5a, 15:03

Mondra&Roll jaialdia, artxiboko irudi batean.

Uztailaren 4an eta 5ean egingo dute Monterron parkean, eta laugarren edizioa izango du; antolatzaileen hitzetan, han batuko dira "punk rock, ska eta hardcorea-ren onena".

Mondra&Roll jaialdiak "azken hiru urteetan izandako arrakastaren ondoren", datorren edizioan arituko diren lehen taldeen berri eman dute antolatzaileek: The Toy Dolls, The Selecter, The Exploited, Street Dogs, Michael Mc Colgan and The Bomb Squad, Beton Arme, Puffer, The Friday's Crew, Streetwise eta Chuleria, Joder! arituko dira oholtza gainean bi egun horietan; gainontzekoen berri, berriz, aurrerago emango dute.

Hilaren 10ean, martitzenean, jarriko dituzte salgai sarrerak 10:00etan, eta bi eguneko abonua eskuratzeko eskaintza mugatua egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak