Santamasetako bertso jaialdia Juan Arzamendi Musika Etxean egingo dute

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko abenduaren 4a

Urteroko ohiturari eutsiz, AED elkarteak bertso jaialdia antolatu du Santamas jaietarako. Berrikuntza tokia izango da, izan ere, Juan Arzamendi Musika Etxeko auditorioan egingo dute. Abenduaren 21ean izango da saioa, 19:30ean hasita.

Belaunaldi ezberdinetako bertsolariak izango dira oholtza gainean, Olatz Zuazubiskarrek jarritako gaiei erantzunez: Andoni Egaña, Alaia Martin, Ane Zuazubiskar eta Aitor Tatiegi.

Sarrerak salgai daude dagoeneko, arrasate.eus webgunean, 10 eurotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak