Bakarka literatura ibilbide sendoa duten bi idazlek, John Anduezak eta Asel Luzarragak, Azken portuko postdatak nobela idatzi dute lau eskutara: hain zuzen ere, eskutitz bidezko eleberri bat da, gai sakonak planteatu eta zer pentsatua ematen duena.
Liburua erosteko aukera egongo da aurkezpenean; Goienakideek eta AEDko bazkideek %40 merkeago erosi ahalko dute.
Aia eta Mon
Azken Portun bizi izan da beti Aia. Mon ihesi joan zen aspaldi, baina orain, hamar urte pasatu eta gero, herrira bueltatu da. Asko dute elkarri kontatzeko eta, oraingoz aurrez aurre ikusi ez arren, gutunak trukatzeari ekin diote. Iraultza, irakurketak, anarkia, adiskidetasuna, teknokrazia, maitasuna, borroka, artea, gizon-emakumeak, ametsak, bizitza... Era askotako gaiak agertuko dira joan-etorriko gutunotan, eta horrekin batera beren historia berreraikitzen saiatuko dira: urrundu zituen gertakaria, haren inguruko misterioa, baita ezkutuan mantendu dituzten beste hainbat kontu ere.