Besaide mendi elkarteak aseguru etxez aldatuko du

Xabier Urtzelai 2024ko abe. 3a, 16:49

Datorren urtean Generali aseguru-etxea izango da Besaide Mendi Elkartearen asegurua, eta aseguru-artekaritza gisa Alkora mantentzea erabaki dute. Mendi elkartetik gogorarazi dute bazkideak dagoeneko bulegotik pasa daitezkela lizentzien aldaketak edo bajak tramitatzeko.

Mendi elkartetik adierazi dute aseguru berriko polizak aurrekoaren estaldura bera eskainiko duela, bi abantaila gehituta. Pirinioetako estaldurak Andorra, Portugal, Frantziako Pirinioak eta Maroko hartuko ditu barnean. Hau da, Atlasa bakarrik estali beharrean, Marokora zabaldu da estaldura. Eta bestalde, haurren, gazteen eta aisialdi-txartelen modalitateetan federatutako pertsonek, lizentzia ematen den unean aita edo ama EMFn federatuta dutela egiaztatzen badute, %50eko deskontua izango dute aseguruaren prezioan, hau da, estatu-mailako, Pirinioetako eta mundu-mailako estalduretan. Kontuan izan behar da eskatutako filiazio-izaera ez betetzeak estaldura ukatzea ekarriko duela, istripuren bat gertatuz gero. Eta gaineratu dute aurten kobraketa abisuak email bidez bialduko dituztela, mendi elkartearen datu basean bazkidearen emaila ez badaukate gutuna jasoko duela bazkide horrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak