Bigarren urtez jarraian, sari berriak izango ditu Erakusleiho Lehiaketak. Iaz lau sari gehiago egon ziren Aipamen Berezia atalean eta, aurten, Herritarren Saria bozkatzen dutenen artean 120 euroko hamar sari banatuko dituzte, iaz baino bost gehiago. Establezimenduek izen-ematea BAZen edo udal webgunean egin dezakete.
Parte hartuko duten erakusleihoen artean, honako sari hauek banatuko dira:
- 1. saria: 1.000 euro.
- 2. saria: 700 euro.
- 3. saria: 600 euro.
- 4. saria: 500 euro.
- Aipamen berezia: 200 euroko lau sari.
- Herritarren saria: 500 euro.
- Haur eta gazteen saria: 500 euro.
Herritarren Saria eta Haur eta Gazteen Saria bozkatzeko epea abenduaren 13tik 18ra izango da, udal webgunetik, Ibai-arteren webgunetik edota BAZen. Esan moduan, Herritarren Saria bozkatzen dutenen artean 120 euroko hamar bonu zozkatuko dituzte herriko dendetan gastatzeko eta Haur eta Gazteen Saria bozkatzen dutenen artean, aldiz, 50 euroko bost bonu.