Bost emanaldi iragarri ditu Arrasate Musikalek abendurako

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko abenduaren 3a

Urtero moduan, urteko azken hilabetea emankorra izango da Arrasate Musikalentzat. Hala, bost emanaldi izango dituzte. Lehena hilaren 14an izango da eta azkena, ohi moduan, abenduaren 31n, Amaia antzokian.

Honako hauek dira Arrasate Musikalen abenduko emanaldiak:
 
  • Abenduak 14, zapatua, 19:00etan, Juan Arzamendi Musika Etxeko auditorioan, Euskadi Brass. Atera berri duten diskoa aurkeztuko dute –doakoa izango da–.
  •  Abenduak18, eguaztena, 18:30ean, Juan Arzamendi Musika Etxeko auditorioan, ikasleen Gabon kontzertua. 
  •  Abenduak 20, egubakoitza, 18:30ean, Juan Arzamendi Musika Etxeko auditorioan, ikasleen Gabon kontzertua.
  •  Abenduak 27, egubakoitza, 11:30ean, herriko kaleetan zehar, Arrasate Musikaleko tronboi, tuba eta bonbardino ikasleen musika saioa, Gabon abestiak interpretatuz.
  • Abenduak 31, martitzena, 13:00etan, Amaia antzokian, Arrasate Musikaleko Bandaren Gabon zaharreko kontzertua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak