Gracy Josephen hitzaldia, Harremanen eskutik, hilaren 10ean

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko abe. 2a, 13:17

Ankur: emakumeak ahalduntzeko lekua izeneko hitzaldia egingo du Gracy Josephek, Ankur harrera etxeko proiektuaren sustatzaileetako batek. Kulturateko areto nagusian izango da saioa, abenduaren 10ean, 18:30ean. Idoia Asurmendi musikaria ere han izango da.

Harreman gobernuz kanpoko erakundeak 2003tik kolaboratzen du Ankur proiektuarekin, Indiako Mumbai hirian. "Harrera-zentro bat da, familiarik ez duten edo familia oso pobreak dituzten neskatoentzako. Era berean, ikasteko eta bizitza duinagoa izateko aukera paregabea da, baita etorkizun oparo bat eraikitzeko ere", azaldu dute Harremanetik.

Hain zuzen, Gracy Joseph arduratuko da hango errealitatea azaltzeaz. "Indiako hegoaldetik dator, eta Ankurren bultzatzaileetako bat da, Santa Anako Karitateko Ahizpen komunitatekoa. Bere lanbidea eta pasioa gizarte-lana da. Bere ametsa, berriz, pobreei laguntzea. Halaber, emakumeen sustapenak eta ahalduntzeak funtsezkotzat jotzen ditu".

Indian, estatistikek "argi eta garbi" islatzen dute neskek eta emakumeek genero arrazoiengatik jasaten duten diskriminazioa, Harremanetik azaldu dutenez. Gracy Josephek azalduko du Ankurren nesken ahalduntzea nola lantzen duten. Beraz, proiektua gertutik ezagutu nahi duen edonor gonbidatuta dago solasaldi honetara".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak