Horrez gain, ertzainek, ohar bidez, azaldu dute "berrehun bat gramo marihuana" ere atzeman zizkiotela atxilotuari; horrenbestez, droga-trafikoaren delitu batengatik ere ikertzen ari dira.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, zapatuan, hilaren 30ean, jazo zen gertakaria Arrasateko San Andres auzoan, eta lesio-delitua leporatu diote 46 urteko gizonezkoari, beste bati eraso egiteagatik. Emandako informazioaren arabera, borrokan aritu ziren bi gizonezkoak, eta atxilotuak ebakiak egin zizkion guraize batzuekin besteari; ondorioz, ospitalera eraman behar izan zuten.
Horrez gain, ertzainek, ohar bidez, azaldu dute "berrehun bat gramo marihuana" ere atzeman zizkiotela atxilotuari; horrenbestez, droga-trafikoaren delitu batengatik ere ikertzen ari dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.