Autobus baten eta auto baten arteko istripua izan da Epelen

Mirari Altube Arrese 2024ko abenduaren 2a

Gi-627 errepidean, Bergaratik Arrasatera bidean, talka egin dute 7:50ak bueltan, autobus batek eta auto batek. Ez da izan zauriturik Ertzainak jakinarazi duenez. Auto-ilara luzeak sortu dira, eta arretaz gidatzeko eskatu dute. Istripua izan duten bi ibilgailuak erretiratzeko zain daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak