Gorka Alberdi jaiaren antolatzaileak azaldu duenez, Paella Solidarioan jasotako dirua bideratuko dute arazo neurologikoak dituen Soraluzeko ume baten familiari laguntzeko: "Mondragon Unibertsitatean dabil ume hori, halako arazoak dituztenei zuzendutako gela batean. Bada, gela horri emango diote paella-herrikoiarekin eta garagardo stand-arekin batutako dirua".