Hiru pilota partida jokatuko dituzte Santamas egunean Arrasateko Uarkape frontoian. Partida nagusia Binakako Txapelketakoa izango da, Altuna III.ak eta Arangurenek Artolaren eta Mariezkurrenaren kontra jokatuko dutena.
B serieko txapelketan, Egiguren V.ak eta Bikuñak Larrazabalen eta Salaberriaren aurka jokatuko dute. Jaialdiari hasiera emango dion binakako partidan, bestalde, Ander Murua arrasatearra izango da. Hala, norgehiagoka arituko dira Bakaikoa-Lizeaga bikotea eta Murua-Aldabe bikotea.