Debagoieneko ordezkaritza egongo da finalaurrekoan; izan ere, Maider Arregi oñatiarrak kantatuko du frontoian. Arregirekin batera oholtza gainera igoko dira Agin Laburu, Andoni Rekondo, Eñaut Martikorena, Iñigo Mantzizidor "Mantxi" eta Oihana Iguaran; gaiak jartzeko ardura izango du Imanol Artolak. Arrasateko saioaren ostean, erabakita geratuko da zein izango den aurtengo finala jokatuko duen zortzikotea.
Saioko sarrerak eskuragarri daude bertsosarrerak.eus atarian eta, egunean bertan, Uarkapeko txarteldegian, aurretik agortzen ez badira.