Operako eta zarzuelako pieza ezagunak oholtzaratuko dituzte Opera 2001 konpainiako kideek. Slhomo Rodriguez izango da musika zuzendaria, pianoarekin. Halaber, Georgiy Sokolov biolin-jolea ere hor izango da, baita Coro Hernandez txelo-jotzailea ere. Nabarmentzekoa da, gainera, Yeonjoo Park sopranoak 100 Anni Puccini saria jaso duela Parman (Italia).
Sarrerak, esan moduan, salgai daude, 25 eurotan, eta honako bide hauek erabili daitezke horretarako: udal webgunean, ozenkielkartea@hotmail.es helbidera idatzita edo Altuna lurrindegian.
