Horregatik, hain zuzen, segurtasuna bermatzeko prebentziozko neurria hartu du Udal Gobernuak: aterpearen xafla guztiak kentzea. "Xafla horiek funtzio estetikoa besterik ez dute eta, gaur-gaurkoz, pertsonentzako arrisku fokua besterik ez da". Beraz, xaflak kentzen ari dira udal langileak.
2023-2027 Gobernu Planaren arabera, 2026an estalki berri bat jartzeko proiektua aztertu eta idaztea aurreikusten du Udal Gobernuak.