Zerbimek enpresak eskuratu du Gipuzkoako prestakuntza dualeko enpresa onenaren saria

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko aza. 26a, 14:54

Alain Vivas, Zerbimek enpresako kidea, saria jasotzen. Irudia: Zerbimek.

Euskal enpresa eta LH ekitaldia egin zuen atzo, hilak 25, Confebaskek, eta Arrasateko enpresarentzako izan da aitortzeko bat.

Zerbimek-ek, Arrasateko mekanizazio konpainiak, eskuratu du Gipuzkoako prestakuntza dualeko enpresa onenaren saria, eta "ohore handia" dela adierazi dute enpresako kideek: "Urte asko baitaramatzagu ikastetxeekin elkarlanean, batez ere Bergarako Miguel Altuna lanbide heziketarekin, eta ikasle asko igaro dira gure enpresatik; are gehiago, horietako batzuk gaur egun hemen dabiltza lanean". Horrez gainera, erantsi dute "harro" daudela, Confebask-ek tamaina erdiko enpresa bat saritu duelako, Gipuzkoan handiagoak diren enpresak egonda ere: "Horrek indartu egiten du lan-merkatuaren benetako beharrekin lotzen duten hezkuntza-eredu berritzaileen aldeko apustua egiten dugula, ondoren gazte-talentua garatzen laguntzen".

Hain zuzen ere, 31. aldia izan du Confebask antolatzaile duen ekitaldiak, eta Bilboko Euskalduna Jauregian egin dute. Hainbat enpresaren lana aitortu dute, eta, Zerbimek-en kasuan, Adegik proposatuta jaso du saria, Gipuzkoako patronalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak