Kabaretaz gozatzeko aukera eguenean, Emakume Txokoaren eskutik

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko azaroaren 26a

Azaroaren 25ari lotutako egitarauaren baitan, Casarse por papeles es….verdadero amor kabareta ekarriko du Colectiva Caguamak Arrasatera. Eguenean izango da emanaldia, 19:00etan hasita, Juan Arzamendi Musika Etxeko auditorioan. Sarrera doakoa izango da.

"Antzezlan honek, besteak beste, emakume migratuek, zaintza lanetan bizi dituzten kalapitez eta gorabeherez, gogoeta egitera gonbidatzen gaitu. Kolonialitateak, arrazismoak eta klasismoak besteak beste, hainbat emakumeren bizitzatan duen eraginaz ere badihardu obra honek", adierazi dute Emakume Txokoko teknikariek.

Gaiari "umoretik heltzeko saiakera ederra" egiten du kabaretak, antolatzaileen esanetan. "Hausnarketa eta gozamena eskutik dakartza, Maggyn Castilloren zuzendaritzapean, Colectiva Caguamak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak