Bidegorri sarea "pixkanaka" ezartzearen aldeko apustua egin du PSE-EEk. "Irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetu nahi ditugu, baina herritarren egunerokoan eragin negatiborik sortu gabe", adierazi dute sozialistek.
Gipuzkoa etorbidean eta Otalora Lizentziatua kalean zirkulazioan noranzko bikoitzari eustea ere proposatu dute. "Aldi berean, espaloiak zabaltzea ere gura dugu, oinezkoentzako pasabidea erraztuz eta ahalik eta aparkaleku gehien mantenduz". Inguru horretan aurreikusitako bidegorriari dagokionez, trazadura gaur egun San Andresen dagoena izatea nahi dute sozialistek.
Era berean, bizikleta elektrikoen geltokien kokapenari buruzko aldez aurreko azterketa bat egin beharko litzatekeela diote, "baita autobus geltokiarena ere, benetako eskaerari erantzuten zaiola bermatzeko".
Horrez gain, geltokiaren inguruan disuasio-aparkaleku bat sortzea proposatu dute," udalerriko erdigunera sartu aurretik aparkatzeko eta, horrela, hiri-autobusean, bizikleta elektriko publikoan edo partekatutako autoan sartzeko aukera ematen dutenei zerbitzua emateko".