Azken bost partiduak kanpoan jokatu ostean, zapatuan, Arrasate Errugbi taldeak Mojategin jokatzeko aukera izan du. Goizetik hasi eta arratsaldera arte, hiru taldek zapaldu dute Mojategiko errugbi zelaia. 14 urtez azpikoa izan da lehena jokatzen, ostean senior mutilak eta azkenik, senior neskak. Azken hori gogor aritu den arren, 10-70 puntuazioarekin galdu du Durangoren aurka.