Abarkak, gonak, txalekoak, zapiak… denetarik izan da Josle lentzeria eta mertzeria dendaren eskutik ospatutako baserritar jantzien desfilean. 12:30etan hasi den arren, espaloia jendez beterik zegoen aurretiaz eta desfileak iraun duen ordu-laurdenean Arrasatearrek Mari Jose Carmonaren dendak eskaintzeko duena ikusteko aukera izan dute bertatik bertara. Herritarrek egin dituzte modelo lanak kolorez beteriko jantziak gainean zituztelarik. Desfilea amaitu bezain laster txalo zaparrada jaso dute bai dendari zein modeloek eta, beharbada, ikusitakoa erostera ere animatuko dira. Eguraldia lagun izanik Josle dendatik ekitaldiaren balorazio positiboa egin dute.
Loralde elkarteak antolatutako ekintza izan da, inguruko denden elkarlanerako duela gutxi sorturiko komunitatea. Baserritar jantzien desfilea izan da aurrera eraman duten lehenengo ekitaldia, baina leku berean beste hainbat burutuko dituztela aurreikusten dute.