2028ra arteko ardatz estrategikoen inguruan hausnartu dute Mondragonen Foroan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2024ko aza. 22a, 16:25

400 lagundik gora elkartu ditu foroak Donostiko Kursaalen. Argazkia: Mondragon.

400 lagundik gora elkartu dira gaur Donostiako Kursaalen, Mondragon Taldearen 12. Foroan. "Garrantzi estrategikoa" duten gaien inguruan elkarrekin hausnartzeko urteroko topaketa da. Imanol Pradales Lehendakariak itxi du jardunaldia. 

Mondragon Taldeak XII. Foroa egin du gaur Donostiako Kursaalean, eta kooperatibekin, datorren laurtekorako ibilbide orriaren ardatz estrategikoei buruz hausnartu du. Jardunaldia Leire Mugerza Kongresuko presidentearen eskutik hasi da, eta Pello Rodriguez Korporazioko Kontseilu Orokorreko presidenteak itxiera egin du, "kooperatibei negozioen lehiakortasunean lan egiten jarraitzera animatuz, gizarteari ekarpena egiten jarraitu ahal izateko, lurraldearekin konprometitutako enpresa gisa".

Imanol Pradales Lehendakariaren interbentzioa. Argazkia: Mondragon.

Ekitaldia Imanol Pradales Lehendakariak itxi du. Lehenengo aldiz egon da topaketan, eta gonbidapena eskertu du. Hitzaldiaren hasieran, Mondragon Foroaren garrantzia azpimarratu du: "Halako topaketek egiteak eguneroko dinamikatik atera eta elkarrekin hausnartzeko denbora hartzeko balio dute. Europa eraldaketa betean dago eta bere etorkizuneko ardatzak berrikuntzan, ekonomia berdean eta deskarbonizazioan oinarritzen dira, trantsizioak errespetatuz. Etorkizuna dugu jokoan: Mondragonek eta gure enpresa sareak eztabaida eta ardatz komun horietan parte hartu behar dute, eta gure interesak defendatu".

Besteak beste, etorkizuneko ardatz estrategikoekin lotutako hainbat barne esperientzia ere aurkeztu dituzte gaurko topaketan; betiere, konpromisoa eta identitate kooperatiboa, etorkizuna duten negozioak, irekiera eta inpaktu soziala, eta interkooperazioa ardatz hartuta. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak