Azken asteetan ere egin dira Arrasaten solasaldi hauek. Antolatzaileek azaldu dutenez, bilera sozialak baino askoz gehiago dira topaketa hauek: "Dinamika horien bidez, Arrasteko pertsona nagusien kezkak eta nahiak islatuko dituen beharren mapa bat eraiki nahi da".
Saioek bi orduko iraupena izango dute, eta bertaratutakoek esperientziak partekatu, egungo gizarte erronkei buruz hausnartzeko eta irtenbideak proposatzeko gune bat eskaintzen dute. Bizipoz kooperatiba arduratuko da kafeak dinamizatzeaz.
Topaketa hauek komunitate osoari zuzenduta daude eta ingurune hurbil, inklusibo eta parte-hartzailean egingo dira. Bizipozek Arrasateko herritar guztiak, bereziki pertsona nagusiak, gonbidatu nahi ditu saio horietara, zuzenean eragiten dieten gaiei buruzko ideiak, iradokizunak eta kezkak helarazteko. Udalarentzat, etorkizunera begira egin ditzazkeen esku-hartzeentzat, izugarrizko balio izan dezakeen informazio jasoketa izan daiteke.