Bi hitzaldi egingo ditu AmaiDolua elkarteak urtea bukatu aurretik

Julen Murua Mesonero 2024ko aza. 21a, 14:38

'Azken galdera amari' liburuaren hitzaldia egingo duen Manex Beristain. Argazkia: Hitza

Urte amaierara bitartean bi hitzaldi gehiago egingo dituela iragarri du AmaiDolua elkarteak.

Alde batetik, azaroaren 26an, 18:00etan hasita, Manex Beristainek Mirari Sagarzazurekin batera kaleratutako azken liburuaren aurkezpena egingo du: Azken galdera amari. Helduei zein haurrei zuzendutako aurkezpen hitzaldia da, eta Kulturateko areto nagusian egingo dute. Elkartetik adierazi dutenez, "haurrak gurasoekin etortzea komeni" da. Bestalde, jakinarazi dute Gabonetako hitzaldia ere egingo dutela; abenduaren 17an izango da, 18:00etan hasita, Kulturateko Jokin Zaitegi aretoan, eta Etxean norbait falta denean izenburupean gauzatuko dute. Elkarteko lehendakari Maite Urzain izango da hizlaria, eta hitzaldiaren ostean ekintza musikatu bat egingo dutela iragarri du AmaiDolua elkarteak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak