Valentziako hondamendia

'Valentziara bizitza itzuli' kanpaina, Gaztelupeko ikasleen eskutik

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko aza. 20a, 12:00

Valentzian izandako ur-handien ondorengoa, artxiboko irudi batean.

Hainbat ekintza antolatu dituzte, baina bihar egingo duten diru bilketa da nagusienetako bat: Biteri plazan eta Herriko Plazan izango dira goizean zehar, txokolate beroa eta bizkotxoa ez ezik, eskumuturrekoak eta txapak saltzen.

Valentziara bizitza itzuli kanpaina abiatu dute Arizmendi ikastolako Gaztelupeko ikasleek, hain zuzen ere, DBHko hirugarren mailakoek, Ta zer ez da berdin proiektua dela-eta. Hango herritarrei laguntzea dute helburu, eta, horretarako, hainbat ekintza antolatuko dituzte: "Jendea sentsibilizatzeko eta arazoa hobeto ulertzeko argazki erakusketa bat egingo dugu, kontzientziazio saioak ere prestatu ditugu, informazioa kalean zabaldu...". Horrez gain, Valentziako herritarrei laguntzen dabiltzan eragileen berri emango dute eta, aldi berean, eurek egin duten lana goraipatuko dute.

Diru bilketa izango da, alabaina, ikasleen ekintzen artean protagonistetako bat, hilaren 21ean, bihar, egingo dutena, Biteri plazan eta Herriko Plazan egongo baitira 11:00etatik 13:00etara bitartean txokolate beroa eta bizkotxoa (2,5€), eskumuturrekoak (1€) eta txapak (1€) saltzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak