Honako hauek izango dira hizlariak: Alina Duarte Mexikoko kazetaria; Cristina Faciaben CCOO sindikatuko Nazioarteko Lankidetza eta Migrazioen idazkaria; Estela Diaz Buenos Aireseko Emakume eta Aniztasun ministroa; eta Nora Goren, Argentinako gizarte ikertzailea. "Faxismoak Latinoamerikan izan duen aurrerapena salatuko dute eta nazioarteko ekintza sindikalak eskaintzen dituen erresistentzia tresna eta estrategiak agerian utzi".
Azken urteetan, Latinoamerikako eta Karibeko egoera soziopolitikoa ez da Europakotik kanpo geratzen, antolatzaileen esanetan. "Ideologia neofaxistaren gorakadaren aurrean gaude, gobernatzen duen lekuan gizarte politika, politika ekologista, sindikal eta feministaren aurrerapenak lehengoratzen baititu, besteak beste", adierazi dute Debagoieneko Ezker Kultur Gunetik.
Solasaldiaren helburua zera da: "Argentinan eta Mexikon faxismoaren aurrerapenak dakarren atzerakada geldiarazteko eta legitimazio soziopolitikoa iraultzeko lantzen ari diren erresistentziarako eta ekintza sindikalerako estrategiei ahotsa ematea eta ikusaraztea. Mileiren gobernuak bultzatutako politika neoliberalek langileen egunerokotasunean duten eraginean sakontzeko interesa duen edonori irekia da hitzaldia".