Donostian egindako aurkezpen ekitaldian egon ziren Joannes Jauregi egilea, Elkarreko editore Xabier Mendiguren, Arrasateko alkate Maider Morras eta AEDko kudeatzaile Ikuska Lizarralde.
Trilogia aurkezteaz gain, gogorarazi zuten aurtengo beka Han Kang idazle hegokorearraren Barazkijalea itzultzera bideratuko dutela. Abenduaren 31ra arte aurkez daitezke hautagaitzak.