30 urte bete dituen Arrasate Musikalen Bandak musikarien patroiari, Santa Zeziliari, keinu egingo dio domeka honetan, hilaren 22an santuaren eguna dela eta. Hitzordu bikoitza antolatu dute: 11:30ean kalejiran irtengo dira erdigunetik eta 12:30ean San Frantzisko elizan egingo dute bost piezaz osatutako doako kontzertua.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.