Udazken giroa trikiti doinuekin alaitzera Kulturolan

Hasier Larrea 2024ko azaroaren 14a

Bihar, ostirala, hilak 15, Arrasateko Trikitixa Eskolako ikasleek emanaldia egingo dute Kulturola eraikineko areto txikian, 19:00etan. Udazkeneko jaialdia deitu dioten horretan, adin guztietako trikiti- eta pandero-joleek eskolan lantzen dituzten piezak entzun ahalko dituzte herritarrek. Plan ederra arratsalde-pasa alaia egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak