Herritarrentzat zabalik egongo den espazio pedagogikoa ireki du Arizmendi Ikastolak

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko azaroaren 13a

Magala espazioa atondu dute Arrasateko Uribarri gunean eta astelehenetik egubakoitzera egongo da zabalik, 09:30etik 12:30era. Eskaintza doakoa izango da.

Magala espazioa ez da soilik Arizmendi Ikastolako komunitateari zabalik egongo. "Leintz bailarako herritarrei irekita egongo den eskaintza izango da", azaldu dute ikastolatik. "0-2 adin tarteko haurrei eta haien familiei zuzenduta egongo den zerbitzua eskainiko du, beste familia eta haur batzuekin interakzioan goiza pasatzeko aukera eskainiz".

Honako hau eskainiko du Magala espazioak: familientzako espazio bat, estalia eta adin tarterako egokiak diren material eta baliabideez hornitutakoa; familientzako akonpainamendua eta aholkularitza; familientzako formazioak; eta haurrentzako saio eta tailer espezifikoak.

Informazio gehiagorako, idatzi mezu bat magala@arizmendi.eus helbidera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak