Janus Lester musikariak Etxean lana aurkeztu du, Neomak taldearekin, eta, adierazi duenez, "iraganeko loturetatik askatzea eta norbere bidea aurkitzea bilatzen duen bidaia introspektiboa" da. "Bertsoetan zehar, aurrera egiteko nahiaren eta atzean uzten denagatik sentitzen den nostalgiaren arteko barne-borroka susmatzen da. Protagonistak behin eta berriro imajinatzen du dena ezabatu eta berriro hasteko aukera, bere etorkizunetik bereizten duen atalase hori gurutzatzea irrikatuz, norabide zuzena aukeratuta".
Haren hitzetan, etxean itxaron nazazu da errepikatzen den esaldia, eta "askatasun nahiaren eta ezagunarekiko loturaren arteko dualtasuna islatzen du: Itxaron diezaiotela eskatzen duen arren, aitortzen du ez dela itzuliko errepidean jarraitzen duen artean, bidaia fisiko zein espiritual bat sinbolizatuz. Errefusatu egiten du oratu diezaioten; loturarik gabe hegan egin nahi du, dituen barne-zauriak oraindik sendatu ez zaizkion arren". Bidean galtzen hasi bada ere, "kontsolamendua" aurkitzen du, "hantxe soilik sentituko baita benetan etxean". Era horretan, "bilaketa pertsonalari, norbere burua aurkitzeko urruntzeko beharrari" egiten dio erreferentzia kantak.