80ko hamarkadan galdutako lagunen omenezko kontzertua zapatuan

Hasier Larrea 2024ko aza. 13a, 10:22

Hilaren 16an The Potes, Zero & Gonbidapunkak eta Chuleria, Joder! taldeen zuzenekoez gozatzeko aukera egongo da Arrasateko gaztetxean, 22:00etan hasita.

Lagun talde batek antolatu du hitzordua, 80ko hamarkadan galdutako lagunak gogoratzeko: "Bi urtetik behin egiten dugun ekitaldia da, tradizio luzekoa; Jabi Destruye donostiarra hasi zen kontzertu hori antolatzen hainbat tokitan, hala nola Donostian, Andoainen, Arrasaten... eta ohitura hori mantentzen dugu hemen", adierazi du antolatzaile-taldeko Iker Barandiaranek.

Hala, eten baten ostean, Arrasateko The Potes taldea oholtzara itzuliko da. Gasteizko Zero taldean ere badaude ezagunak, hala-nola Txerra Bolinaga eta Jon Zubiaga Osoron. Eta Chuleria, Joder!-ek ere ez du aurkezpen handirik behar; Bizkaiko Ezkerraldeko bandak behin baino gehiagotan astindu ditu gaztetxeko zimenduak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak