Bihar, etzi eta egubakoitzean arratsaldez botatzeko aukera egongo da, 18:30ak arte. Zapatuan, berriz, 14:30ak arte. "Herritarrek parte hartzeko aukera gehiago izan dezaten, ordutegia luzatzea erabakia da. Modu honetan, gainera, arratsaldez aurreikusi daitezkeen jende pilaketak ekidingo ditugu", adierazi dute udal ordezkariek. Ordutegia luzatzeko erabakiaz gain, langile errefortzu handiagoa jarriko dute arratsaldeko orduetan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.