Santamasetako padel txapelketan izena eman daiteke

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko aza. 12a, 12:39

Iazko irabazleak, Fernando Okina antolatzailearekin.

Azaroaren 18ra arte egongo da izena emateko aukera eta 32 bikotera mugatuko dute txapelketa. "Beraz, izen-ematea azkar egitera animatzen zaituztegu, plazarik gabe ez geratzeko. Txapelketa printzipalaz gain, kontsolamendu txapelketa ere egongo da lehenengo partiduetako kanporatuentzat", azaldu dute Arrasate Kirol Elkarteko kideek.

Txapelketako partiduak aste bukaeretan jokatuko dituzte –ordutegiak eta egunak koadroa osatzerakoan jarriko dituzte–. Aldaketa puntualak egiteko aukera egongo den arren, "arrazoi garrantzitsuengatik bakarrik" onartuko dituztela azaldu dute antolatzaileek. "Beraz, kontuan izan, txapelketak irauten duen asteburuak libre izan beharko dituzuela".  
 
Txapelketa azaroaren 22ko asteburuan hasiko da eta finalak abenduaren 21ean, zapatua, jokatuko dituzte. Izena emateko, honako datu hauek eman beharko dira, ake.padel@gmail.com helbidera mezu bat idatzita:
 
  • Izen-abizenak.
  • Posta elektronikoak.
  • Telefono zenbakiak.

Prezioari dagokionez, bikote bakoitzak hamar euro ordaindu beharko du izen-ematea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak