Bertako produktuen azoka egingo dute zapatuan, azaroak 16, Seber Altube plazan, 09:00etatik 14:00etara, eta babarruna izango da produktu izarra. Hala, azokarekin batera, produktu hori dastatzeko aukera izango da 11:00etan hasita.
Zapatuan egingo duten azokan, ohi moduan, ezagunak diren ohiko saltzaileak egongo dira, eta erosle guztien artean Eusko Label produktu sortarekin egindako hamar otarre zozketatuko dituzte.
Halaber, sasoiko produktua baba denez, hura dastatzeko aukera egongo da azokan. Arrasateko Oinarrizko Lanbide Heziketako sukaldaritza taldeko ikasleek prestatuko dituzte, eta 11:00etan hasiko dira herritarrei banatzen. Zehazki, Arabako pinta baba prestatuko dute, guztira hamabi kilo.