Azaroaren 22an, 23an eta 24an zarzuela emanaldiak Arrasaten

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2024ko aza. 11a, 15:00

Izaskun Murgia Elkarte Lirikoko kide batzuk aurreko asteko entsegu batean. Susi Lamas.

Geldialdi luze baten ondoren, ibilbide luzeko Arrasateko Izaskun Murgia Elkarte Lirikoak Antología de la zarzuela ikuskizuna egin zuen urtarrilean, eta apirilaren 8an ekin zieten azaroaren 22an, 23an eta 24an Amaia antzokian eskainiko duten Jacinto Guerreroren El huésped del sevillano izenekoa prestatzeko entseguei.

Orain arteko ikuskizunetan moduan, Izaskun Murgia Elkarte Lirikoko kideak izango dira taularen gainean kantuan eta antzezten, parte hartzaileek eta elkartearen bueltan jarduten duten askotariko laguntzaileek egindako dekoratuekin eta bestelako eszenografia osagaiekin. Hiru emanaldi egingo dituzte: azaroaren 22an, egubakoitza, 20:00etan; eta azaroaren 23an eta 24an, 19:30ean. 20 eurotan daude Arrasate.eus atarian sarrerak eskuragarri.

Goienakideek Izaskun Murgia Elkarte Lirikoko lagunek oparitutako sarreren zozketan parte hartzeko aukera izango dute datozen egunetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak