Kl Indar promotions klubaren helburua da ekitaldi berri honekin kontaktuzko kirolen zale guztiek Gasteizen goi mailako gala batez gozatzeko aukera izatea, izan ere, zazpi urte baino gehiago igaro dira Gasteizen KickBoxing profesionaleko ekitaldirik antolatzen ez dutena. Atzoko ekitaldian izan ziren Ana del Val Kultura eta Kiroleko foru diputatua, Ana Lopez de Uralde Kirol eta Osasun Publikoko zinegotzia, Raul Marcos antolatzailea eta Dinamita Team taldeko Flavius Chiaburu eta Maialen Gallardo lehiakideak, eta azken hau arrasatearra da.
Gala honetan 14 borrokalari amateur lehiatuko dira, horietako 7 Dinamita Team taldekoak, K2 gimnasioan entrenatzen dutenak. Beste 16 lehiakide profesionalak dira. Eta, horien artean honako hauek nabarmendu zituzten aurkezpen ekitaldian: Andriy Zin Yuk. Dani Izar (Araba Fight kluba), Eider Bernaola (Gasteizko Rak Nuua MuayThai kluba), Pablo Saracibar (Dinamita Team) eta Maialen Gallardo egungo Europako ISKA txapelduna (Dinamita Team).
Galako lehiaketa nagusia FEKM Espainiako profesional titulua izango da, eta Flavius Chiaburuk (Dinamita Team-Flite J Taldea) jokatuko du Alexis Martin kanarianaren aurka (Espainiako Kickboxing selekzioko kide eta Ney Montesdeoca taldeko kide).
Azaroaren 23an Mendizorrotza kiroldegiko ateak 17:00etan irekiko dituzte. 17:30ean hasiko da amateur ekitaldia, eta 19:00etan profesionala. Eta ekitaldia musikarekin girotuko dute, Zuga Gasteizko raperoa egongo da-eta bertan.
Sarrerak dagoeneko salgai
Sarrerak hemen egongo dira salgai: K2 gimnasioa (Izarduy komandantca, 18), Bushi Sport kirol denda (Basoa kalea 9), Gastrobar Baratza tabema (Jacinto Benavente 37) eta The Comer Tavern taberna (Gaztelako Atea 60). Prezioak, berriz, 25 euro eta 50 euro artekoak dira –aurrez erosiz gero–, eta 30 eta 55 euro artekoak egunean bertan erosiz gero.