Arnaldo Otegi Kulturaten izango da hilaren 15ean

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko aza. 8a, 10:27

Arnaldo Otegi, Kulturateko klaustroan.

Arrasateko EH Bilduk antolatuta, Arnaldo Otegik hitzaldia egingo du Kulturateko areto nagusian gaur zortzi, egubakoitza. 18:30ean hasita, egungo egoera politikoaren analisia egingo du, eta EH Bilduren III. Kongresuaren inguruan arituko da.

EH Bilduren III. Kongresua izango da Otegiren solasaldiaren ardatzetako bat. "Proiektu nazionala da ponentzia politiko honen ardatza, nahia eta xedea. Euskal Herria bere testuinguruan jarri dugu, nazioarteko testuinguruarekin alderatuz, bi estatuen parean nola dagoen jarri dugu eta Euskal Herriaren egoeraren analisia ere egin dugu".

1978an jarri zen eredu autonomikoak porrot egin duela uste du Otegik, edo ez duela irismen estrategikorik. "Euskal Herriak urrats esanguratsu bat egin behar du bere ibilbide nazionalean. Lehen konstatazioa da Euskal Herriak burujabetzaren bidea egin behar duela eta nazio bezala errespetatua izan behar dela. Bigarren konstatazioa da politika neoliberalek porrot egin dutela. Mundu hau bidegabeagoa, ezegonkorragoa, pobreagoa izatera eraman du neoliberalismoak. Arazo estrukturalei ez die irtenbiderik ematen".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak