Venezuelak Bilbon duen kontsulak hitzaldia egingo du Arrasaten

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko aza. 7a, 13:04

Debagoieneko Ezker Kultur Guneak antolatuta, Venezuelak Bilbon duen kontsulak, Glenna Cabellok, hitzaldia egingo du herrialdeak bizi duen egoerari buruz, azaroaren 12an, Kulturateko areto nagusian, 18:30ean. Harekin batera izango da Salvador Gonzalez ere, Hegoak Araba talde internazionalistako kidea.

Venezuela en el punto de mira (Venezuela jopuntuan) izenpean, hitzaldia egingo dute Glenna Cabellok eta Salvador Gonzalezek. Arlo geopolitikoa landuko dute, hauteskundeen ostean herrialdeak bizi duen egoera ulertzeko hainbat gako emanez. "Desinformazioa eta egia-ostea bezalako aspektuei ere helduko diete", azaldu dute antolatzaileek. Sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak