Ander Muruak jokatuko du, Asier Agirreren ordez, Bakaikoaren aurkako Lau eta Erdiko Txapelketako B serieko finalerdietako partidua –egubakoitzean, 21:00etan, Legution–. Hain justu, joan den asteburuan Muruaren aurka jokatutako partiduan hartu zuen min Agirrek; 18-15 galtzen zihoan arrasatearra, baina Agirrek partidua amaitutzat eman behar izan zuelako lortu zuen garaipena. Baikok ohar bidez jakinarazi duenez, Iruñeako aurrelariak "haustura bat du eskuineko hankako soleoan", eta hortaz, Muruak hartuko du haren lekukoa finalerdietako partiduan. Finalerako bigarren txartela lortzeko partidua Egigurenek eta Larrazabalek jokatuko dute (egubakoitzean, Legution, Muruaren eta Bakaikoaren arteko partiduaren ostean).