Juan Luis Merinok, bilketaren sustatzaileetako batek, azaldu duenez, harreman zuzena dute Valentzian dauden herritarrekin, zein material behar duten jakiteko, eta azpimarratu du momentu honetan elikagaiak eta arropak baino gehiago, garbiketarako produktuak –trapuak, basura poltsak, desinfektatzaileak...– eta tresnak –kuboak, palak, erratzak...– behar dituztela. Hala, ahal den heinean, eraman beharreko materiala eskaera horretara moldatzeko eskatu dute.