Maitena Monroy idazlea Emakume Txokoan izango da hilaren 12an

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko aza. 5a, 16:52

Maitena Monroy. (Argazkia: CC).

Bilbotarrak iaz argitaratutako Autodefensa feminista. Más allá de aprender a decir no (Autodefentsa feminista. Ezetz esaten ikasteaz harago) liburua aurkeztuko du, Debagoieneko Guerreras elkarteak gonbidatuta, 18:30ean. Gaztelaniaz izango da saioa.

Autodefentsa feministan aditua eta aitzindaria da Maitena Monroy. Hala, eremu horretan eta militantzia feministan egindako ibilbide, ikerketa eta esperientzian oinarritutako liburua aurkeztuko du Emakume Txokoan. Monroyren esanetan, autodefentsa feminista funtsezko baliabide bat da: "Indarkeriari aurre egiteko ez ezik, patriarkatua gure gorputz eta buruetatik desagerrarazteko ere ezarri behar dugun baliabideetako bat da".

Autodefentsa feminista "ahalduntze indibidualerako eta kolektiborako estrategia bat" da, idazlearen esanetan, erakunde feministetatik sortua, emakumeei indarkeria matxista identifikatzen laguntzeko, indarkeria horretatik defendatzeko, modu ikusgarri eta ikusezinetan. "Prebentziorako eta bidezko defentsarako tresna teoriko praktikoa da. Kontua ez da agerikoa den indarkeriaren aurrean bakarrik jarduten jakitea, baizik eta gure eguneroko bizitzako alderdi guztietan, autodefentsarako lehen ariketa gisa despatriarkalizatu ahal izateko".

Gaineratu du autodefentsa feministak ez duela dena konpontzen, "baina feminismoak ematen digun tresna- sare horren parte da, eta tresna horiek aberastu eta indartu egiten gaituzte, ez bakarrik jarduteko, baizik eta elkarrekin eraldatzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak