Murua, pilota jaialdiko atarikoan bihar Uarkapen

Xabier Urtzelai 2024ko urriaren 31

Lau eta erdiko txapelketa barruko partidua jokatuko dute egubakoitzean, 17:00etan hasita, Uarkapen. Jaialdiko norgehiagoka nagusian Peña II.ak eta Peio Etxeberriak neurtuko dituzte indarrak, baina atarikoan beste partidu erakargarri bat izango da, bereziki arrasatearrendako, Ander Muruak Agirre izango du-eta aurrean. Sarrerak 20 eta 25 euro artean daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak