Arrasate gune tentsionatua izendatzeko txosten teknikoak idatziko ditu Udalak

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2024ko urr. 30a, 19:44

Arrasate Bizitegi-Merkatuko Tentsio Handiko Eremu bezala izendatze lanak abiarazi ditu Udalak eta horretarako ezinbestekoak ditu hiru dokumentu nagusi landu eta Eusko Jaurlaritzan aurkeztea; dagoeneko dokumentazio hau osatzeko lanetan hasi da.

"Gaur gaurkoz, Arrasaten etxe bat alokatu edo erostea ez dagoela edonoren esku", adierazi du Maider Morras alkateak eta zera gaineratu: "Etxebizitza eskubide bat da, eta gaur egungo espekulazioari muga jarri beharra diogu gizarte bezala. Uste dugu Arrasatek gune tentsionatua izendatzeko baldintzak betetzen dituela eta lan horretan hasiak gara dagoeneko”.

Izendapenaren lehen urratsa, azterketak egitea

Etxebizitzari buruzko diagnosi bat, tentsio eremu gisa izendatutako eremuan hautemandako desorekak zuzentzeko inplementatuko diren neurri zehatzen ekintza plan bat, eta biztanleen beharrak asetzeko adina etxebizitza ez dagoela arrazoituko duen memoria sortuko ditu Udalak.

Etxe hutsen analisia egiten ari dira

Azken analisia 2012koa da, eta, ordutik, egoera oso bestelakoa da, "horregatik, analisi hori eguneratzea ezinbesteko ikusten dutela" azaldu du alkateak. Helburu horrekin, "behin behineko kontratazioa egin dela" gaineratu du, eta "dagoeneko langile bat ari dela diagnosia eta herrian dagoeneko eginda dauden etxebizitzen eta haien erregimenaren inguruko azterketa egiten, etorkizunean planeamendu berriak eskaini beharko dituen etxebizitza berrien nolakotasuna definitzen laguntzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak