Jolasaren bidez beldurra lantzen duen antzezlana zapatuan

Hasier Larrea 2024ko urriaren 31

Azaroaren 2an, 17:00etan, Mamuak ezagutzera joan zen umea izeneko obra familiarra taularatuko du Anodino konpainiak Amaia antzokian.

Beldurra da antzezlanaren gai nagusia; sortzaileen hitzetan, modu berezian kontatuta: "Txikitan garatu eta helduak garenean mantentzen diren beldurrei buruz hitz egin nahi dugu. Beldur horiek gure inkontzientean itsatsita eta gure eguneroko bizitza egiterakoan lokarturik daude, baina, usain, irudi edo, kasu honetan bezala, ukitu batek esnatu ditzake".

Jolasetik eta umoretik garatuko dute kontakizuna, mundu erreala eta mundu imajinarioa uztartuta. Zuzeneko musika izango da bi munduen arteko lotura. Leire Orbe eta Maite Fombellida aktoreek gorpuztuko dituzte pertsonaia nagusiak –kutxak antolatzen jarduten duten langileak–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak