Arrasateko Udalak jakinarazi du Herribus zerbitzu berezia egokituko dutela urriaren 31n eta azaroaren 1ean, hilerrira joan nahi dutenak autobusean joan daitezen. Ostegun goizean, 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan egingo du geldialdia Gorostizan, San Andres, Zigarrola eta Makatzenarako norantzan, eta arratsaldean berdin, 15:00etan, 16:00etan, 17:00etan eta 20:00etan. Itzulerako autobusak ere frekuentzia berarekin jaitsiko dira hilerritik, 10:30etik 18:30era.
Azaroaren 1ean zerbitzu hori bikoiztu egingo dute, eta ordu erdiro egingo du Herribusak hilerrirako joan-etorria, 19:00ak arte.