Istripua izan da Arrasateko GI-3551 errepidean; bi gidariak Debagoieneko ospitalera eraman dituzte

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko urr. 27a, 18:50

Muxibartik Kanpanzarrerako bidean gertatu da istripua 17:55ean. Ertzaintzak Goienari jakinarazi dionez Gi-3551 errepideko 1,3 puntu kilometrikoan izan da, eta bi autoren arteko talkak eragin du. Larrialdi zerbitzuetako lantaldeak bertaratu dira, eta zaurituen ebaluazioa egin ostean Debagoieneko ospitalera eraman dituzte bi gidariak. Itxura batean ez da ondorio larririk izan, baina azterketa mediku sakonagoak egin behar zaizkie. Zirkulazioa etenda egon da ebakuazioa egin bitartean. Errepidea garbitzeko lanak egiten ari dira eta errepideak itxita jarraitzen du. Beraz, Elorriora edota Elgetara Epeletik joan beharko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak