Azken unean larritu arren, 4-3 garaitu du Mondrak Hernani

Imanol Beloki Unamuno 2024ko urriaren 19a

Mondrak etxean jokatu du gaurko jardunaldia Hernaniren kontra, eta aurkarien gainetik aritu diren arren, larri ibili dira partiduaren azken minutuetan. Hala ere, 4-3 irabazita, hiru puntuak etxean geratu dira.

Lehen gola Marcus Osamwonyi-k sartu du 28. minutuan; bigarrena, berriz, Aritz Arizmendiarrietak, atsedenaldiaren aurretik. Bigarren zatian, etorri da 3-0ekoa; Iker Pavon-ek lortu du. Eta laugarrena Marcus-ena izan da. Hala, lau gol aurretik jarri dira etxekoak, baina, Hernani suspertu egin da azken hamar minutuetan, orduantxe iritsi dira hiru golak eta justu-justuan irabazi dute arrasatearrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak