Udalatxeko gurutzearen desagerpena salatu du Espainiako Abokatu Kristauen Elkarteak Bergarako epaitegian, eta egileak identifikatzeko eskaria egin du, "ondare historikoaren aurkako delitu bat" izan daitekeelakoan, "arrazoi erlijiosoengatiko diskriminazioaren astungarriarekin". Haien esanetan, "kristauen aurkako gorrotoak bultzatutako sinbolo erlijiosoen aurkako eraso hauek ezin dira zigorrik gabe gelditu", eta Polonia Castellanosek, elkarteko lehendakariak, erantsi du: "Hau Espainian sortzen ari den kristautasun giroaren beste adibide bat besterik ez da, gobernuak eta ezker erradikaleko kideek Espainian inposatu nahi duten ideologiaren ildotik".